Erromatarren garaian "Beneharnum" izen ezagutzen Biarno,
Pabe eta Lacq arteko lurraldea. Novenpopulania probintzi erromatarren barruan.
Bisigodo, baskoi eta frankoen inbasioen ondoren, 820az geroztik bizkonderria
izan zen. Hasieran, Gaskoniako dukearen basailu-herria izan zen. Pabe du hiriburu
eta Zuberoa ondoko herri batzuetan euskaraz egiten dute. Biarno osoan euskal
toponimia oso aberatsa da.
Biarnoko bizkondeek gero eta lur gehiago eskuratzen hasi ziren: Bigorra bolada
batez (XI.m.); Oloron, Gabardan (XII. m.); Marsan, 1290ean Foix konderria, Rosillo
eta Andorra (XIII.m.) eta Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Albret (XV. m.). Aurretik,
XIV. mendean, Armagnac-eko etxearen aurka etengabeko borrokak izan ziren. 1441ean
Gaston IV.a Foixkoa Aragoiko Leonorrekin ezkondu zen. Leonor Nafarroako erregina
bihurtu zen eta haien biloba Frantzisko Febo Nafarroako errege, Biarnoko konde
eta Foixko konde izan zen (1479 - 1483). Leskar, Morlaas (841), Orthez (1194)
eta Pabe (1464) izan ziren Biarnoko antzinako hiriburuak.
Gaskonia eta Guineako dukeen mende izan ondoren, Ingalaterrako koroarekiko loturak
hautsi zituen Biarnok (XIII. m.). Zuberoa, Amikuze eta Oztibarre bereganatzeko
alferreko saioak egin eta gero, Biarno, Foix konderriaren menpe geratu zen ezkontza
baten bidez. Foix eta Biarnoko kondeen garaian indartsu izan zen Biarno, Gaston
III.a Febus-en agintaldian bereziki (1343 - 1391).
Foixko konde eta Biarnoko bizkonde Gaston IV.a Nafarroako errege bihurtu zen
Nafarroako Leonor I.a erreginarekin ezkondu ondoren (1441). Nafarroako koroa
Paben errege-etxea jarri ondoren (1483) Foixko kondesa, Biarnoko bizkondesa,
eta Nafarroako erregina Katalina I.a ezkondu zenean (Leskar, 1486) Joan III.a
Albretekoarekin, Albreteko etxeak Foix, Biarno eta Nafarroa bere agindupean
izan zituen.
Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean (1512)
Nafarroako Katalina I.a eta Joan III.a Paben erbesteratu ziren. Horien seme
Enrike II.a Albretekoa Frantziako Frantzisko I.a erregearen arreba Margaritarekin
ezkondu eta bi koroen arteko harremanak estutu egin ziren. 1530eko ekainean
galdu zuten Noaingo bataila eta geroztik Nafarroa Beherean eta Frantziako gortean
bizi izan ziren. 1548an, berriz, Nafarroako Joana III.a Albretekoa ezkondu zen
Antoine Borbonekoarekin eta haiengandik jaio zen Enrike "Biarnotarra",
Biarnoko azken konde, Nafarroako errege Enrike III.a (1572 - 1610) eta Frantziako
IV.a (1589 - 1610) izango zena. Biarno protestantismoaren gotorleku izan zen,
Enrike III.a Nafarroakoa higanoteen buru izateari uko egin eta katolizismora
aldatu zen arte (1589).
Biarnoa 1594an lotu zitzaion Frantziari Luis XIII.aren 1620ko ediktuaren bidez
eta Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoko administrazioa eta egitura politikoak
Pabeko Nafarroako Parlamentura bildu ziren. Biarnotarren nortasun politikoa
indarrik gabe utzi zuten Frantziako Iraultza baino lehen (1789ko abuztuaren
4a), Ipar Euskal Herria eta Biarno departamendu bakar batean sartzea erabaki
zutenean. Iraultzak neurri horiek areagotu baizik ez zituen egin, Euskal Herriari
eta Biarnori nortasun politiko bereziak erabat ukatuz.